Juan Luis Irazoki saritu dute Gipuzkoako Entrenatzaileen Galan

Berako Gure Txokoako gazte edo jubenilen taldeko entrenatzaile den Juan Luis Irazokik, lehengo denboraldian egindako lanarengatik saria jaso zuen 2023ko Gipuzkoako Entrenatzaileen Galan, azaroaren 1ean. Gure Txokoako gazteek Gipuzkoako gorengoen mailako txapeldun izan ziren eta ohorezko mailara igotzea lortu zuten. Denboraldi osoan partida bakarra galdu zuten.

 

 

Entrenatzaileen Eguna

Juan Luis Irazoki ez zen bakarrik joan asteazkenean Donostiara. Entrenatzaileen Eguna ere izan zen Reale Arenan eta berekin batera, talde nagusiko Ganix Zubietak eta kadeteetako Jon de La Cruzek parte hartu zuten jardunaldian.

Entrenatzaileen Eguna Juan Luis Irazoki ez zen bakarrik joan asteazkenean Donostiara. Entrenatzaileen Eguna ere izan zen Reale Arenan eta berekin batera, talde nagusiko Ganix Zubietak eta kadeteetako Jon de La Cruzek parte hartu zuten jardunaldian.